Eguen zuri eta karnabal-bazkaria
- 2010
- BERRIZ
Berriztarrak betidanik izan dira pelotazaleak. Zaleak ezeze, pelotari handiak be izan dira herrian. Hemen batzuk baino ez doguz aitatuko. Euren artean behar bada famaduena, jaiotzez mallabiarra izan arren, Txikito de Mallabia izan zan. Beronen semeak be, Mikel eta Juan Pablo Berasaluze, pelotari bikainak izan dira. Lehenengoa eskuz eta bigarrena zesta-puntan. Mikeli ganapartidos esaten eutsen, eta hondino be, bera da pelotaren historian, urtean partidu gehien jokatu dauan pelotaria. Gaur egun be, Berasaluzetarrak, Pablito eta Asier, gogor dabilz lehenengo mailako pelotan.
Barriemoileak: Antonio Barajuen eta Mari Tere Alberdi
Erakundeak: Bizkaiko Foru Aldundia eta Berrizko udala