Tabernea euki eben Arratzun
- Zerbitzuak
- 2018
- ARRATZU
Lehenengo bizikletea berak montautakoa izan zan. Egurrezko jantakaz korriduten eban. Tubularrakaz ez ei ziran ondo ibilten, hemen ez egoan; eta Espainiako bueltea etorten zanean, italiarrek itxikoak hartzen ebezan eurek. Gerora hasi ziran dendetan-eta tubularrak agertzen.
Frantziatik eta Italiatik kontrabandoz piezak pasetan ebezan Errenteriara, Canpagnolo markakoak, eta handik hona motxilan ekarten ebezan piezok. Urte guztietan joaten ziran; urtero kanbietan eben bizikletea. Eurek montetan eben bizikletea etxean; profesionalik onenak baino hobeto ekian bizikletak montetan.
Barriemoilea: Fausto Iza