• 2017
Atzera

Behekosurako tresnak

 

Behekosuan laratzua erabilten zan, eskegiteko. Kate luze eta lodia, gantxo bat eukiten eban. Kateak hainbat maila eukazan, eta norberak gura eban alturan ipinten zan.

Treberea hiru hankakoa zan eta gainea biribila eukan, lapikoa ipinteko. Suaren txingarrak tenazakaz eroaten jakozan azpira, lapikoa berotzeko.

Laratzuan lapiko bete ur egoten zan eskegita, hantxe egoan ur beroa eukiteko aukerea-eta. Ha beti egoten zan bizirik. Harek enbarazu egiten baeban, handik kendu edo gora altzetan zan. Beheragotxuagoko suan, txingarrakaz su on bat egin, aurrerantza ekarri eta gainean lapikoa edo dana dalakoa jarten zan. Eta talopareagaz treberearen gainean egiten ziran taloak.

 

Barriemoilea: Maribel Gorostizagoiza

Erlazionatutako Bideoak