Gabonzaharretan gurdiak atera
- 2010
- BERRIZ
Bedarra lastegian gordeten zan, eta ez eukanak metak egiten ebazan. Metak egiteko, errama edo arbola-zati bat sartzen zan lurrean eta haren kontrara ipinten ziran bedarrak, inketan-inketan biribilean. Puntan kordela eta harri edo adreilu bi ipinten jakozan alde banatan kurutzea eginda, ondo plegau eiten bedarra. Ganaduarentzat behar izaten zanean, eskina batetik ebaiten zan. Lastegirik ez eukanak metak egiten ebazan, asko egiten ziran. Behean haltz erramak-edo ipinten ziran; orduan ez egoan egurrik eta.
Barriemoilea: Maria Abio