Bizkargiko santakurtzeetan
- 2014
- MORGA
Metak gitxi egiten ebezan. Jeneralean, dana lastegian sartzen eben. Meteak azpian beti behar izan dau egur apur bat, eta horren ganean hasten da metea, ze osterantzean umedadea pasetan jako behetik gora. Behea zabaldu egin behar da, nahiko zabal ipini, eta apurka-apurka gorantza estutzen joan. Eta gero, erdian goitik behera, egur bat sartu gogor jota. Sartuta ipini eta paluaren puntan akabetan zan metea. Puntan plastiku edo zaku zati bat ipinten jakon, handik bertatik barrura urik sartu ez ekion. Albokaldetik joten eutsan urak ez eutsan kalte handirik egiten metea ondo eginda egon ezkero. Diferentzia handia dago metea ondo eginda egoterik txarto eginda egotera.
Barriemoilea: Bonifazio Alzaga
Erakundeak: Bizkaiko Foru Aldundia eta Maruriko udala