Azkenengo partidua
- 2019
- ATXONDO
Iturbaltzatik eskolara Mungiara joaten ziran, Bentadesera, oinez. Nagusienak Bentadesera joan ziran eta besteak herriko eskolara, eskola nazionaletara. Bazkaritarako kantintxu batzuk ipinten eutsezan amak eta han talo-zopak. Denda batera eroaten eben eta harek txapan berotzen eutsen jatekoa. Denpora onean etxera etorten ziran, baina neguan han lotzen ziran. Euren moduan beste asko bere bai. Andra Mariko eleizaren alboan denda bat egon zan, Serafinarena, eta han berotzen eutseen jatekoa, euren bazkaria egiten eben artean. Ha jan eta arkupeetan emoten eben denporea, hotz apur bat pasauta.
Barriemoileak: Miren Urrutia eta Jon Urrutia