Zurrakapotea
- Edatekoak
- 2018
- ARRATZU
Lehenengo ikastolan Juli Berrojalbiz ama zan eta Tere Rotaetxe izekoa. Horreek umeak kalean ikustean, taldeka batu ebezan Bilboko auzoetan, euren etxeetan. Hilebete etxe baten, beste hilebete beste baten... ibilten ziran. Txandaka ibilten ziran. Bere etxean hasi zan, eta, orduan, Elbira Zipitriaren metodora itzuli ziran: danak lurrean jartzen ziran etxearen atzeko gelan. Umeak sartzen ziran, oinetakoak kendu eta ikastolan egotekoak jazten ebezan. Lurrean jesarri baino arinago, zutunik abesten eben. Behekoek ez goikoek ez eben ezer be esaten. Lurrean lan gehiena egiten zan. Idazteko, mahai bat zabaldu eta han idazten eben. Holan egon ziran18 ume.
Barriemoilea: Mari Angeles Garai
Erakundeak: Bilboko Udala eta Labayru Fundazioa