Gorpuzti eguna
- MORGA
Atorrak beti egon dira. Gerra bueltan aurpegia estaltzea kendu eben. Atorrak zuriz jazten dira: prakak, azpikogonea eta goiko mandatik beste azpikogona bat; alkondarea be zuria. Buruan almohadaren fundea ipinten dabe painelu kolorezko bategaz, destakau dagian; holan ez da igarten nor dan. Hori gerra bueltan kendu egin eben, eta burua despejeta ibili behar ziran. Bildur ziran aurpegia tapeta ibilkeran bataren batek zeozer egingo eban...
Barriemoilea: Juan Cortazar
Erakundea: Bizkaiko Foru Aldundia