Etxea barriztetako erromeriak
- 2016
- SOPELA
Nondik datozen ez dakie. Marrauen aitamen batzuk, mila zazpirehun eta pikuan agertzen dira udaletxean. Garai horretan debekuak egon ziran: antza, marrauak atorragaz urteten eben aratusteetatik aparte, edozein jaiegunean be. Debekuak inoan hain santuren egunean ez urteteko jantzita. Harrezkerokorik, aitari-eta entzunda deukotsiena, baina inork be ez daki nondik datorren eta zer esan gura dauan.
Barandiaranek dino azeriaren hori emoten dauala... Marrauak orain almohada-azala daroela ikusten da, airean arpegia, arpegia lehen ez zan egoten agirian. Eurak esate baterako, txistulariak, antxinako moduan urteten dabe, arpegia estalita. Orduan ez dakie nor doan barruan.
Barriemoilea: Angel Gondra
Erakundeak: Bizkaiko Foru Aldundia eta Labayru Fundazioa