Txakur zuri polit bat
- 2007
- URDULIZ
Egin deutsagu legarra eta mamindu da esnea ─esnea 37 gradutan berotu behar da, gatzagia edo legarra egin, eta orduan mamintzen da esnea─. Mamindu ostean, malatsaz apurtu egin behar da goporrean dagoan esnea, eskuakin zapaldu eta gaztalontzira eroaten da. Bertan zapal-zapal egiten da.
Gaztalontziak era askotakoak dagoz. Toki batzuetan zumitza (zimitz) deitzen deutsie, lehen zumitzazkoak ziralako. Bitarteetatik gatzurea jausten da eta goian geratzen dana mamina da. Sarritan harri bat ipinten jako, pisu pixka bat egin egian. Egun batzuetan euki eta gero, gazta barria daukagu. Horretan be erabilten dira marrazkiak. Gaztaiak marrazki hori aterako leuke gogortu eta gero. Hori artzainaren izenpea edo ikurra izango litzateke. Zumitza edo gaztalontzia, beraz, dogu tresnau.
Barriemoilea: Jesus Eguzkiza