Aita karreteru ibili zan
- 2016
- SOPELA
Bizitzako sasoirik onena artzain moduan ibilitakoa izan dala dino. Azken 15 urteetan bizimodu aldaketa handia egon da, prezio-aldaketa handia; ardi zaharrak be ezin dira saldu. Lehen Zorrotzako hiltegira eroaten ebezan. Horrezaz gainera, Azpeitiko feriara ardi zaharrak eroaten ebazanean, kiloak 100 pezeta balio ebazan; 60 kilokoak 6000 pezeta. Gaur egun, ardi zaharrak saiek jateko eroaten dabez.
Barriemoileak: Eusebia Basaraz eta Eusebio Bengoetxea