• 2016
  • ZEANURI
Atzera

Artoaren fintasuna

 

Ez da bakarrik gari edo arto kantidadea inportantea, harri batek besteagaz egiten dauen presinoa be kontuan hartzekoa da. Eta horretarako, mahaia palanka baten bidez edo jaso edo estutu egiten da. Mahaia jasoten danean, goiko harria be gorago doa eta nasaiago geratzen da. Orain, fintasun handiagoagaz eiho gura ezkero, estutu egin behar dira harriak, eta horretarako beheko mahaia bajatu egin behar da, txoriaren puntea edo txoria.

 

Barriemoilea: Ander Manterola