Txorizoak konserbetako moduak
- 2012
- MUNGIA
Lehenengo mezea izaten da eta gero meza ostean abadeak bedeinkatzen dauz danak. Ostean eskaintzak egiten hasten dira: batak, 20 euro, besteak 21… Segun jentea ze animauta dagoan… Igaz 1200 euro batu ziran.
Erdia karitasi emoten jako behar dabenei laguntzeko, eta beste ardia eleizako beharrizanetarako gelditzen da. Orain arte holan egin dabe.
Normalean etxeko jeneroa etorten da, eurek baserrian daukien jeneroetatik hartuta. Ezer ez daukienek erosi egiten dabez eta bertara ekarri. Normalean jatekoak izaten dira.
Lekukoak beti ezagutu dau subastea. Bere aurrekoei be beti entzun izan deutse subastean gainean berbaz. Ez daki noiztik izan leitekean; idearik be ez dauka.
Erakundeak: Bizkaiko Foru Aldundia eta Labayru Fundazioa