Erropak garbitzen labaderora
- 2012
- AMOREBIETA-ETXANO
Normalean ardorean iluntzean urteten da, seiretan. Ardorean urtetea iretargirik ez dagoanean arraina harrapetea da, berak egiten dauan briluan. Lehenago izaten zan blankuretan, urek egunez ataraten dauan zuritasun hori. Eta izurdeek saltetan eben lekura joaten zan arraina. Arraina topetako moduak izan dira baina berak askorik ez dau ezagutu hori.
Izurdeak ikusten ebezan eta baporak joaten ziran atzetik segika, hango herrikoak, hemengoak eta ha danena izan da. Etxadea nork egiten dauanaren arabera (erderaz “largar”) harek atrapetan badau, hareek danak konpainia. Goitiarrakaz, Ondarroatik gorakoakaz badaukazu konpainia: zumaiarrakaz, getariarrakaz, hondarribitarrakaz... patroia Debara heltzen zanean, arrainaren dirua danen artean partiduten zan. Hori aitari entzunda daki, antxinako kontua da, 1945 urterartekoa edo.
Gero urten eban ardorak eta gauez ibilten ziran. Hori radarrak eta sonarrak etorri orduko izan zan. Gaur egun makineak esaten dau dana.
Barriemoilea: Maria Uriondo
Erakundeak: Bizkaiko Foru Aldundia eta Labayru Fundazioa