• 2017
Atzera

Areatza herri erdalduna

 

Ume-denporan, Areatza herri erdalduna zan. Etxean euskeraz egiten eben, baina kalean erderaz; eta horrexegaitik galdu eben euskerea. Geroagoan atzera errekuperau eben. Bere edadeko erdiak, herrikoak izan arren, ez dakie euskeraz egiten. Etxe bakotxeko pentsakereak eta batzuetan militantziak egin dau batzuk gaur egun euskeraz egitea. Kalean ehuneko ehuna erderaz egiten zan.

 

Barriemoilea: Jose Luis Madariaga