Txarri-saltzaileak ibilten ziran etxerik etxe
- 2018
- ARRATZU
Antoni! Antoni!
Zure atean nago ni.
Ai, Anton! Ai, Anton!
Ate ondoan, hor konpon.
Hormatxoriak negu gorrian
ez du atsegin elurra:
zerua goibel, kabia hotza
eta janari gabe lurra.
Ai, maite, nire bihotzak duen
zure hotzaren beldurra!
Biontzat kabi bat berotzeko
bilduko nuke egurra.
Antoni! Antoni!...
Enarak ez du behin egindako
kabirik inoiz aldatzen:
urtero beti kabi haretan
umeak ditu bazkatzen.
Baina zu, Anton, enara txarra
zaitut niretzat bilatzen;
jai bakoitzean neska berria
ikusten zaitut maitatzen.
Antoni! Antoni!...
Barriemoilea: Mari Angeles Zenigaonaindia