Euria egtiea zan onena jentea frontoira joateko
- 2019
- AULESTI
Anguletan Butroira joaten ziran. Gauez hartzen ziran angulak argiagaz. Butroiko errekatik beherantz presea dago, Plentziara bidean, eta han ibilten ziran angulak koiuten. Bakotxak bere lekua eukiten eban. Sare zehatz-zehatza erabilten eben; ha bota eta palu luze bategaz altzetan eben sarea. Gehienak erreka izkinetan egoten ziran, baina beste batzuk boteagaz joaten ziran angulatan. Botedun bat topetan eben horretarako.
Barriemoileak: Pedro Olea eta Lourdes Iturregi