Aulesti eta Murelaga
- 2019
- AULESTI
Batzuek umeak jagoteko ardurea eukien eta gehienak parajekoak eta ezagunak izaten ziran. Etxean neba-arreba zaharragoren bat-edo egon eitekean ─normala zan batzuen artean 15 urteko diferentzia egotea─, edo osaba-izekoren bat lobak jagoten.
Umeak jagoten etorten ziranei añak esaten eutsien herrian, baina baserri-bueltan kriadak ziran. Batzuk bularra emoten etorten ziran. Barriemoileak dio holangoak aña barik amak zirala bularra emoten ebenak; añea gehiago zan familian sartzen zana, kriadakaz batera. Andra batzuek ez eukien bularrik eta beste bat joaten zan bularra emoten, lekukoetako baten ama esaterako. "Hermanos de leche" esaten jaken ume horreei.
Barriemoileak: Jose Agirretxu eta Iñaki Larrinaga
Erakundeak: Mungia Udala eta Labayru Fundazioa