• 2012
  • BEDIA
Atzera

Ama kartzelan sartzearen zergaitia

 

Ama terkea izatearren egon ei zan kartzelan. Batzokiko batzarretara nor joaten zan eta bertako kontuak nork eroaten ebazan galdetzen eutsien, eta berak ez ekiala ezer erantzuten eban, bertan beharren baino ez egoala. Halanda be, ama be, seguruenik, batzarretara joango zala esaten dabe informanteek, baina ez ebala ezer esaten. Emakumeen ordezkaria nor zan eta holako gauzak galdetzen eutsiezan.

Amak inoan nahiz eta berak dana argitu, ez ebela kartzelatik aterako, eta gainera, beste bat sartuko ebela kartzelan. Bere lagunak izan ziranez, ez eban ezer esan. Endemas, berarentzat ez zan kanbiorik egongo. Ez eban besteen kontra joan gura.

 

Barriemoileak: Arantzazu Meabe eta Aintzane Meabe

Erakundeak: Bizkaiko Foru Aldundia eta Bediako Udala

Erlazionatutako Bideoak