La dictadura, motivo para huir de su tierra
- Zerbitzuak
- 2023
- BERRIZ
Erropak ekartea debekatuta egoan, baina batez be algodoia. Deklarau egin behar izaten zan, eta deklarau ezkero, hainbeste diru kentzen eutsien; orduan, eurak ezin izaten eben deklarau. Dendea txiki-txikia zan, eta deklarau behar izan ezkero, jai eukien. Orduan, kontrabandoan ekarten eben. Hiru-lau bider atrapau dabez, eta multak pagau be bai. Guardia zibilek esaten eutseen: Ahora tenéis que dar la vuelta y llevar todo a Hendaia. Eta eurek dana hartu eta Hendaiara eroaten eben. Treneko kabinetan sartzen ziran. Eroan eta osterabe ekarten ebezan banan-banan. Hori konstantea zan. Behin guardia zibilak esan eutsan: Tu estás dando muchas vueltas. Tu no viniste la semana pasada? Guardia zibilek be ezagutzen ebezan. Baekian erropea zana eta ez eutseen ezer egiten; sustoak emon bakarrik.
Barriemoileak: Peio Aramaio eta Manolita Bengoetxea
Erakundeak: Bilboko Udala eta Labayru Fundazioa