Errekaduak egiten Errenteriara
- 2017
- ARRATZU
Nievesen aita itsasgizona zan, eta bere nebak bapora hartu eban, motorra. Orduan, bera saregin izateko ikasten hasi zan hamalau urtegaz. Hasieran gauza txikiak egiten ibili ziran ikasleak. Akordetan da periodikoak jarten ebezela erroparen barrutik umedadea kentzeko. Orain arte egon da lanean, eta sareginetako asko jubilau egin dira. Orain beste saregin bategaz dago bakarrik tailerrean, berari laguntzen eta irakasten.
Barriemoilea: Nieves Mendazona