Erlategiak zaintzea
- 2013
- AMOREBIETA-ETXANO
Hazelako ikuspegiaren ederra! Pago tantai baten ipurdian dago, eta ondoan haretx-tantaiak, haretx amerikanoak, plataneroak, astigarrak han behean, ahotzak. Baso aberatsa! Dan-danak, gainera, zauri barik. Pagoak eta haretxak moztu barik dagozanez, tantaiak esaten jake, haretx-tantaiak edo pago-tantaiak. Moztuta dagozan pagoak eta haretxak besangaz beterik egoten dira. Ikatza egiteko moztu izan jakez besanga handiok eta, baina honeek ikuturik be egin barik dagoz. Ikuspegi zoragarria!
Aprobetxamendurako, gainera, dana daukie aldean. Goiko adaburuetan ikusten diran abarrak, gaur egun hortxe usteltzen ixten ditugu. Behinola, abarrakin abar-txortak egiten ziran: batu, azago antzera egin eta uztaiaz lotu garritik, sikatzen itxi eta gero sua isiotzeko berebiziko gaiak ziran.
Eta adarrakin, azkora-kolpe batez mozteko bestekoak diranakin, adakiak egiten ziran, surtarako egur pitin bat sendotxoagoak. Eta besangakin, ostera, trontzau egin behar izaten ziran, txikitu, brintzau eta surtarako egurra, edota ikatza egiteko baziran, metro beteko zatiak eginda, aprobetxetan ziran besangak. Eta garriaz, ostera, zerreriara eroan, edo Axularreri deitu, etorri, bertan zerratu eta etxera eroan oholak edo bigak edo kaperioak. Aprobetxamentu osoa!
Informador: Jesus Eguzkiza