Oiloen jatekoa
- 2007
- SOPELA
Sei urtegaz hasten ziran orduan eskolara; bera hamairu urtera arte ibili zan, Mendexan bertan. Eskolara joateko bildurrez egoten ziran, maistreak zapladak emoten eutsezalako.
Eurek ez ekien erdera berbarik bapere, eta euskeraz egitearren zigortu egiten ebazan. Eskua zabalik ipini ezkero min gitxiago egiten eban, baina atzamar puntatan joten ebanean, min itzela egiten eban. Makileagaz joten ebazan.
Beste zigor modu bat hauxe zan: sokatxu bati barrika formako egurtxu bat lotu eta euskera egiten ebanari haxe ipintzen eutsan maistreak. Ha gero zain egoten zan beste bati euskeraz entzuteko sokea berari emoteko. Batak besteari pasetan eutsen sokatxua. Baten bere arrebeari tokau jakon. Aste azkenean sokatxuagaz lotzen zanak dirua eroan behar eban eskolara astelehenean.
Informador: Jose Txakartegi
Fundación: Bizkaiko Foru Aldundia