Lehengo pelotariak
- 2010
- BERRIZ
Zapatuetan labasua egiten zan. Bezperan lebadurea ezarri, eta aurreko asteko masa zatitxu bat ixten zan, artourunagaz eginikoa, azpiran.
Azpiran uruna ipini eta lebadurea botaten jakon. Goizean goizetik egin behar izaten zan, ondo jagi eiten masea. Aurretik abarrak eta otea euki behar izaten ziran etxean, labea isiotzeko. Otea ona ei da labea berotzeko.
Labeak harria eukan azpian, eta ahoa zuritu egin behar zan, nahikoa bero egon eiten. Ordubete inguru tardetan eban; eta bien bitartean, masa hori jagita geratzen zan. Masea igurdi eta gura beste ogi egiten ziran; eurenean sei-zazpi, aste guztirako eukiteko.
Informador: Maribel Gorostizagoiza