• 2014
  • ZAMUDIO
Volver

Zamudioko eta Derioko mataderoak

 

Zamudioko mataderoa udaletxean behean egon zan. Udaletxea goian egon zan eta beheko plantan, alde batetik, karnizeria eta mataderoa egon ziran, eta bestetik, Tabernazarra esaten eutsiena, tabernea komedore bategaz, eta kinkilatxu bat. Kinkilan guztirik saltzen eben: burukorratzak, firua, kaltzetinak…

Sasoi baten herri guztietako mataderoak itxi zituen, ez zituelako kondizinoak beteten. Zamudioko mataderoak, esaterako, ura euki eban, baina Deriokoak ez. Iturri bat egon zan aurrean. Udalak grifoa ipini eban eta han beteten zituen baldeak, eta baldekaz arkak. Desagueak-eta eginda egon ziran, baina urik ez! Ura eroan egin behar izaten eben ganadua garbitzeko, kailuak egosteko… Urarentzako arkak eginda egon ziran, baina urik ez zan egon.

 

Informador: Leandro Landeta

Fundaciones: Zamudioko Udala y Labayru Fundazioa