Mungiako frontoia
- 2012
- MUNGIA
Umetan tabetan eta diaboloan olgetan eben, eta pelotaka mutilakaz nahastean be bai. Auzoko umeak alkarregaz olgetan eben. Errekan karramarroak eta arrankariak eskuz koiuten be ibilita dago, eurenean errotea egon zan eta. Karramarroak ez ebezan jaten, olgetako atrapetan ebezan; arrankariak igual bai. Arrankariek eskapau egiten eben eta harrien bitartean sartzen ziran; zelan edo halan koiuten ebezan. Aita-amak be ibilten ziran arrankarietan.
Informador: Miren Ayarza