Eurenean txarri bat hilten zan urte guztietan. Jeneralean, nobienbre edo gabon inguruan hilten eben. Txarria belu hartuta egon ezkero, urtarrilean bere hilten zan. Etxean hazten eben. Kalabazak egosi eta urunagaz egiten eben zera (ozalea). Eguerdian arto hezea emoten eutsien, eta gauean eta goizean ozalea. Txarria uren beheran hil behar zan. Hobeto kontserbetan dala esaten eben.
Informador: Anastasia Renteria
Fundaciones: Bizkaiko Foru Aldundia y Maruriko udala