Munarriak
- 2010
- BERRIZ
Abendu aldean tronpakaz olgetan eben. Hiru klase tronpa egoten ziran: batzuk (berari gehien gustetan jakozanak) borobiltxuak eta txikiak ziran, tripa handikoak. Beste batzuk luzeagoak ziran, baina horreekaz ez zan ondo konpontzen, gatxagoa zan horreei dantzan eragitea. Besteei dantzan arazotea fazilagoa zan.
Dantzan ipinteko kordeltxu bat egoten zan: kordeltxuagaz lotu ahalik eta estuen eta ondoen eta gero jaurti egiten zan. Kontuan izan behar zan nora jaurti, borobil baten barruan jo behar eban eta; hortik kanpora jo ezkero galdu egiten zan. Dantzan zenbat denporan egoan be kontuan eukiten zan.
Abendu partean egiten zan. Joko guztiak euren denporea eukiten eben, eta tronpakaz kurtsoa hasi eta gero egiten eben.
Informador: Klaudio Barroeta
Fundación: Bizkaiko Foru Aldundia