Amama Oizera gaztetan eta Bilbora sagar salt
- 2010
- BERRIZ
Tranbiak Zeanuritik Bilbora egiten eban, Arriagara, Arriagako plazara. Lemoatik Zornotzara eta Durangora be joaten zan. Horixe egiten eban tranbiak. Tranbiak TBDA letrak eukazan letreruan. Bilbotarrek burleska esaten eben “Traigo burros de Arratia” esan gura ebela tranbiako letrek. Tranbia famadua zan txarto ibilten zalako eta denpora asko emoten ebalako bidean. Lehenengotan ordu eta erdi tardetan eban eta azkeneko denporetan ordu bi; orduan, aurrerantza baino atzerantza gehiago emoten eban. Hori tranbiaori egin eben, batez be, baserritik beharginak ekarteko. Lehenengo Bilboko muellera eroaten eban jentea estibadore izateko. Gerotxoago dikeetara eroaten eban jentea. Arratia guztiko lehenengo beharginak, 1910ean hasi ziranak, etorten ziran, batez be, lehenengo muellera eta gero dikeetara.
Informador: Ander Manterola
Fundaciones: Bizkaiko Foru Aldundia y Labayru Fundazioa