Bere sasoian, ume-umetarik, Sopelako frontoian jolasa egoten zan. Neskak eta mutilak dantzan egiten eben, inork bere ez eutseelako esaten txarto egoanik. Musikea hasi orduko, sokajantzan egiten eben, eta, gero, Hass Banda egoten zan: soinua, tronpeta bat eta perkusinoa. Pasodobleak, boleroak, tangoak… joten ebezan, eta neskak neskatara eta mutilekaz be jantzan egiten eben, baltseoan.
Lehenengo, lauretarako errosariora eta katekesira joan behar izaten eben domeketan. Akordetan da euren etxean belutxu bazkaltzen zala eta Don Tomas parrokoak zera esaten eutsala: “Markaida, gaur bere artxoa euki dozue jateko, ala?”
Handik urten eta soka-jantzan eta kuikera olgetan eben. Euria bazan, frontoian bertan. Frontoia pribadua zan, baina han sartzen ziran danak; aterpe ederra zan. Eta seiretan-edo Hass Handa hasten zan eta jantzan egiten eben. Urduliz, Butroi, Gatika eta inguruetatik be jente asko etorten zan jantzara, bizikletan.
Informador: Bene Markaida