• 2012
  • URDULIZ
Volver

Santa Mariñe

 

Urdulizen Santa Mariñe be ospatzen zan. Santa Mariñen mezara joaten ziran. Ume-umetan joaten ziran bazkariagaz. Aita, amama eta neba-arrebak joaten ziran mezara, eta gero ama joaten zan otzarea buruan hartuta bazkariagaz, han jateko. Ermitan mezea emoten zan, eta mezearen ostean beti emoten eben edo ardao zuria edo mostoa. Hango eskilaretatik bajatu eta mezara joaten zan bakotxari barkillotxu bat edo bi emoten eutseezan eskura. Aiuntamentuak emoten eban hori beti.

 

Informador: Mari Tere Garitaonandia

Fundaciones: Uribe Kostako Mankomunitatea y Labayru Fundazioa