• 2012
  • MUNGIA
Volver

Sanantontxuak Mungian

 

Sanantontxuetan beti egoten zan feria Mungian. Fikatik eta inguruko herrietatik brusakaz etorten ziran gizonak, oinez. Beheko kaminotik pasetan ziran. Arratsaldean etorten ziran, kakotxagaz. Kakotxa egur palu bat da, zarankada bedarrari gainean ipinten jakona jausi ez daiten. Haretarikoa ipinten eutsien besiguari albotik sartuta. Besigu bat edo bi sartzen ziran kakotxean. Brusearen gainean guardasola eroaten zan, eta besiguak dandarrez. Sanantontxu egunean herrian erosten eben besigua eta gero etxerantza joaten ziran. Aiuntamentuaren aurretik doan kalean dagoan arkupean egoten ziran sardinerak. Hantxe egoten ziran sardinerak, bermeotarrak.

 

Informadores: Jose Elgezabal y Antonio Elgezabal

Fundaciones: Bizkaiko Foru Aldundia y Mungia Udala