Aitak eta amak erromerian alkar ezagutu
- 2016
- SOPELA
Prozesinoetan pertsonaia kuriosoak dagoz; zerilleroa, esate baterako. Kandelak biztuta eroaten dabez, eta haizea dala eta hau eta beste amatau egiten dira. Debekatuta dago guztiz batak besteari sua hartzea; zerilleroari deitu behar jako. Ezer esan barik, keinu bat egin, eta zerilleroa joan eta biztu egiten dau. Beste pertsonaia bat dago kantinera izena daukana. Normalean andrazkoa izaten da, eta horrek umeentzako ur-botilak eta karameloak eroaten dauz, zerilleroarentzat beste metxero bat… Izan leiteke euria izatea. Euria bada, kantinerak ondo tolestuta eroaten dauzan fundak arineketan hartu eta estandarteari gainetik ipini behar jako, ze gidoina edo estandartea bustiten bada, akabo.
Umeak be joaten dira prozesinoan. Txikiak badira, ez dabe kapiroterik eroaten; salbuetsita dagoz. Ahalegintzen dira kapirotera ahalik eta lasterren ohitu daitezen, ze kapirote barik zentzu guztia galtzen dau.
Informador: Jose Andrés Etxebarria
Fundaciones: Bilboko Udala y Labayru Fundazioa