• 2020
  • MALLABIA
Volver

Porrotari bildur

 

Aste bakotxean hiru bat ostera egiten ebazan. Trabakuatik kriston aldapea dago. Hori ona ei da hauspoa egiteko. Lehenengoetan, Artetan dagoan ermita batera joaten zan eta serieak egiten ebazan. Eta, gero, poligonoan lauan egiten eban korrika. Medikuak esan eutsan belaunek halan sufritzen dabela, eta Oizera joaten hasi zan. Eguna argitzera orduko, askotan. Langak bere urduritasuna baretu egin eban. Txapelketaren bat edo markaren bat eukiten ebanean, lorik egin ezinik egoten zan. Hori dala eta, txapelketa bezperetan hasi jakon joaten Pedro etxera, psikologoarena egiten, eta harek esanekoak baretu egiten eban.

 

Informador: Jose Antonio Gisasola "Zelai"