Ama sakristanea izan zan
- 2018
- ARRATZU
Zuzia tortillan jaten eben eta perretxikoa bietara, baina asko erreta, gatz puntutxu eta orio tanga bategaz. Txapa gainean ipini buruz behera eta hantxe egiten da astiro-astiro. Oso gozo geratzen da; asko jaten eben. Gero, txapa gainean barik, sartenean egiten eben. Perretxiko handiak be laurendu, kirtenak kendu eta sartena bete. Gatz eta orio apur bat bota, sartenean egin eta oso gozo geratzen da. Tortillan barik. Jente asko egoanean eta perretxiko gitxi, tortillea egiten eben.
Informador: Jesus Eguzkiza
Fundaciones: Bizkaiko Foru Aldundia y Labayru Fundazioa