Maritxu Teiletako
- 2012
- MUNGIA
Ondarroan oso flota inportantea egon da, eta gaur egun ez da asko geratzen. Krisiak eragin handia izan dau: gasolioaren prezioak gora egin dauelako. Etorkizunari begira, armadore gazte asko dago, ondo prestautakoak eta aurrera egingo dabela uste dau. Gainera beharrezkoak dira, arrain eskaera handia dagoalako. Berak dagoan beharlekuan jubiletako esperantza dauka. Baina badira beste eragile batzuk kontuan hartu beharrekoak: jenteak ez dau itsasora joan nahi, gasolioaren prezioa, goiko postuetako pertsonen eta tituludun pertsonen falta handia dago... Danon artean jente gaztea itsasorako motibau beharra dago, sektoreari bultzada bat emoteko.
Informador: Aitziber Zenarruzabeitia