• 2008
  • MARURI-JATABE
Volver

Oilo-lokea

 

Oiloak-eta beti euki dabez etxean, soltu. Kanpoan arrautzak egiten ebezanean hareek topetan ibilten ziran. Txitak bere etxean ateraten ziran. Oin ez da holako gauzarik egiten. Jaten etxera joaten ziran basotik bueltan. Oilo-lokeari ez eutsien ezer egiten lokatu ez eiten.

 

Oilo asko egoten ziran eta oilo-lokak arrautzak egiten ziran lekuan paretan ziran beti. Eta beste oiloek arrautzak egin egiezan eta oilo-lokea han egon ez eiten arrautzak galtzen ziralako, hareek oilo-lokak kaja edo zaran zahar baten azpian sartuta ipinten ziran egun baten edo bian. Harik eta pasau arte. Oilo-lokea txitak ateraten ipinten zanean, bere habian ipinten zan, eta han egoten zan oiloa. Txitak egin behar ebazanean, bere lekuan egoten zan oiloa. Berak gura ebanean urten eta berak gura ebanean sartzen zan habiara. Jaten ipinten jaken. Osterantzean, lokatu ez eitezan ez zan ezer bere egiten.

 

Informador: Juanita Barandiaran

Fundaciones: Bizkaiko Foru Aldundia y Maruriko udala

Videos Relacionados