Komuninoko eguna inportantea izaten zan
- 2018
- ARRATZU
Artoa ogia moduko biribila zan, baina artourunagaz eginekoa, eta esneagaz jaten zan. Ha sartzen zan lehenengo labara, sakonean, eta azkeneko ateraten zan. Ogia atera orduan, artoa hotzitu eiten, otzara handi baten zutunik itxi behar zan hamar-hamabi orduan, ezpabere mokoldu egiten zan: mamia behera bajatuta eta azala harrotuta geratzen zan. Bitartean haizea geratu eta ogia urdindu egiten zan, garraztu.
Informador: Maribel Gorostizagoiza