Aitaren enterrutik amarenera diferentzia
- 2018
- ARRATZU
Eurenean beti egon zan komuna; goian bizi izan ziranean bere, goian euki eben komun txikitxu bat. Balde zabal handiak bere euki ebezan, eta hantxe ur beroa ipinita egiten eben garbi-ikuzia. Kaderak sarri garbitzen ebezan, errotatik urteten eban errekea etxetik hur euki eben eta. Aurpegia eta kokotea bere sarri garbitzen ebezan, baina bestea astean behin edo. Erropea bere etxe ondoko errekan garbitzen eben. Lehenengo etxean jabonetan eben harrian oholagaz eta gero errekara; hotz zein bero egin.
Informador: Maria Abio