Mitologia
- Personajes mitológicos
- 2010
- BUSTURIA
Estatu Batuetako ia frontoi guztietan jokatu dau, baita Mexikon eta Kuban be. “El Palacio de los Gritos”en (Kuba) jokatu eban; apurtu-apurtu eginda egoan. Haxe zan inoiz ikusi dauan kantxarik handienetarikoa. Mexikokoa be itzela ei da. Nahiz eta danak kontrakoa esan, ondoen Mexikon egon izan dala dino: batetik, herrialde erdalduna zan; eta, bestetik, dana pagauta eukiten eban. Bost bider joan da bertara; bakotxean hilebeterako. Eta arratsaldeak libre eukiten ebezanean, zinera edo antzerkira joaten ziran, gura izan ezkero. Terremotoa be bizi izan eban kantxa barruan egoala.
Informador: Jose Ramon Uriarte "Katxin"