Lapak
- 2007
- GORLIZ
Porrua, kipulea, arroz apur bat, koipea eta gatzagaz egiten ebezan mortzilak; besterik ez. Eurek ez eutsen beste ingredienterik botaten; dana berdurea. Arroza gitxi botaten eutsen, apurtxu bat. Txarriaren hesteakaz egiten ebezan. Heste lodiari Jaungoikoa esaten eutsien. Azkeneko hestea da Jaungoikoa. Beste batzuk mehetxuagoak dira, eta gero mehe-meheak be badagoz. Hiru klase heste daukaz txarriak.
Informador: Benita Dudagoitia
Fundaciones: Bizkaiko Foru Aldundia y Labayru Fundazioa