Gorpua etxean egoan bitartean egiten ziranak
- 2012
- MUNGIA
Bat-batean batek bakarrik urteten eban kaletik txistua joten, txistu hutsegaz. Inork ez eban pentsetan txistularia danik. Nor ete dan egoten ziran. Beste batek inoren etxera igoten eban balkoitik eta tostadetarako ahia lapurretan egin, lagunari emon eta alde egin. Etxeetara sartzen ziran eta lapikoa ostu.
Lehen ez zan egoten frigorifikorik eta bisigua eskegita egoten zanez, ikusi, igon, lapurretan egin eta eroan. Egiten ebena izaten zan, domeka goizean, goizeko zazpiretarako etxetik alde egin. Lehen Mundakan merkadua egoten zan plazan, inguruko baserrietakoak etorten ziran, Urezandikoak be bai (Laidakoak, Akordakoak eta hortikoak). Horreek gasolinoan etorten ziran Mundakara saltzen eta atorrak lapurretan ibilten ziran. Bateri porru bat, besteari txorizo bat, besteari arrautza bat... Orain danok daukaguz txokoak edo soziedadeak baina lehen lekuren bat. Taberna batera eroaten eben eta gero joaten ziran lapurretan eginekoagaz bazkari bat egiten.
Informador: Angel Gondra
Fundaciones: Bizkaiko Foru Aldundia y Labayru Fundazioa