Inguruko mendien izenak
- 2012
- MUNGIA
Txikia zanean, hagin bat jausten jakonean, barria etorteko, amamak Marigorri Teilatuko kantau behar zala esaten eutsan:
Marigorri Teilatuko gona gorriduna,
eutsi hagin zaharra eta ekarri barria.
Hori esan eta hagina teilatura botaten zan. Hagin barria segiduan etorriko jakola esaten eutsan.
Informador: Mari Sol Garmendia
Fundaciones: Zamudioko Udala y Labayru Fundazioa