Patina uragaz
- 2011
- BEDIA
Xabi Peña tolosarra zan. Magisteritza ikasi eban, baina irakasle bezala ez eban lanik egin. Gero euskerea irakasten bai. Guda ostean Sarara erbesteratu zan, eta han Elbira Zipitria egoan erbesteratuta eta hartu-emon onak euki ebezan. Berak ezagutu ebanean, magisteritza amaituta egoan, eta bere asmoa zan ikastolea zabaltzea. Xabier andereño bat bilatzen egoan. Berari deitzen eutsan tokiak bilatzen laguntzeko: batzuk desegokiak ziran; beste batzuk garestiegiak. Azkenean, halako baten, guraso-taldeak lekua aurkitu eban San Nikolasen, leku ederra. Areto argiak eta zabalak eukazan. Leku zoragarria zan.
Elbira Zipitriaren ikastolea oso ospetsua da. Elbirak berak guda aurretik ikastolea zabalik eukan, eta guda ostean be etorri zan eta bere etxean zabaldu eban beste isileko ikastola bat. Hara joateko esan eutsan, eta joan egin zan.
Informador: Mari Angeles Garai
Fundaciones: Bilboko Udala y Labayru Fundazioa