Ikasteko modua
- 2013
- BERMEO
Lekukoen amak inoan bere ama eta aita behia edo txahala saltzen Mungiara joan zirala eta ez eutseela pagetan. Halako baten, pagetako eguna ipini eta joateko esan eutseen. Joan eta dirua koiu eben. Bueltan datozela, bidearen erdian erosleek urten eutseen dirua kentzen.
Bestalde, ama-eta Bilbora joaten ziran Mungiatik, eta lapurrek urteten eutseen. Orduan, truku bat eukiten eben amamak-eta. Mutiltxu bat eroaten eben eta mutiltxuari emoten eutsien dirua. Mutiltxua aurrera botaten eben txirrindoleagaz olgetan. Holan eurei ez eutseen ezer egiten.
Informadores: Karmen Filibi y Eufemi Filibi
Fundaciones: Busturiko Udala y Bizkaiko Foru Aldundia