Ura iturritik ekarri
- 2016
- ARRATZU
Armoztarako kafe eta esnea, eta bazkaltzeko garbantzuak domeketan baino ez ziran hartzen. Astegunetan baba gorria edo zuria jaten eben, urdai apur bategaz. Postrerako sagar denporan, sagar erreak egiten ebezan beheko suan, parrila ganean ipinita.
Lekukoen etxean ez egoan labarik, baina beheko suaren azpikaldean tartetxua eginda eukien eta ha erabilten eben laba modura. Batzuetan sagarrak bertan erretzen ebezan. Leku hori jatekoa bero mantentzeko be erabilten eben.
Informadores: Hilario Alkorta y Matilde Alkorta
Fundaciones: Bizkaiko Foru Aldundia y Berrizko udala