Muskerraren haginkadea
- 2008
- MARURI-JATABE
Sagondon ez zan egoten ez argirik, ez urik, baina amaren familiakoak pobreagoak ei ziran Sagondokoak baino; eta kultura aldetik ezin eitekezan konparau. Sopelakoak askoz bere kultuagoak eta leidutakoak ei ziran; baina amaren familiakoak kuriosoagoak. Sopelan, lapikokoa jaten bazan eguerdian, gauean bere lapikokoa jaten zan. Jan bai, baina gauza sinpleak, orioa-eta gitxi. Patata-kazuela handia ipinten eben, eta sarten baltz txikitxu bat surteko brasan ipini, han berakatz apur bat prijidu, eta ha botaten eben kazuelara. Kondimentu gitxi erabilten eben, baina platerkada itzelak jaten ebezan.
Informador: Bene Markaida