Afizino handia pelotan
- Servicios
- 2023
- BERRIZ
Lekukoaren etxean tostadak egin izan dira. Donibanen krepak eta kruxpetak egiten ziran. Lekukoak-eta ez dabe inoiz kruxpetarik jan etxean. Gozoak ei ziran. Kruxpetak kremeagaz edo txokolateagaz beteta egoten diranak dira, biribilak, buñuelos deiturikoak. Han kruxpetak deitzen eutseen. Horreek karnabaletan egiten ziran, lehenengo domekan. Beste egunetan ez ziran egiten. Krepak eta kruxpetak karnabaletako ohiturak ziran. Eurek ez ebezan egiten. Euren etxean tostadak, Markinako usadioak. Klase bietako tostadak egiten ebezan. Txarri-hankak prijiduta be jaten ebezan. Horreek Markinako usadioak izaten ziran. Oso gozoak zirala esaten deutse etxekoei. Hori karnabaletan jaten eben.
Informador: Miren Onaindia
Fundaciones: Bizkaiko Foru Aldundia y Labayru Fundazioa