San Lorentzori lorak ipini
- 2011
- BEDIA
Ondoan sua, sube, egiten zan. Gogor-gogor egon behar dau, eta eskilarea hartu eta handik zulotik alboan egoan brasea botaten zan pala bategaz, hango beheko zaborreriak sua hartu eian. Ikaztokia ketan hasten zanean, sua hartu dauala esan gura dau. Gero, dana tapetan zan ondo. Iduria botaten jakon ganean. Iduria aurreko ikaztokiak itxi dauan hautsari esaten jakon, eta bota eta gero, dana tapau behar zan.
Eta gero, gauean informantearen aita egoten zan han, eta amak bera botaten eban hara, ez ebalako gura izaten aita bakarrik egon eiten basoan, zeren bere aitita be traidore batek hil eban. Orduan, lekukoa txabolara joaten zan, zeren aita ibilten zan jagoten. Izan be, ikaztokiak su hartzen badau, dana erreten da. Zulo bat egiten jakon, eta ha zuloa tapau behar izaten zan, zohiagaz. Ha egosi egiten zan, baina gar barik. Egosi, izan be, garrak urten ezkeroan, ha ikatza jan egiten eban.
Informador: Mari Ugarte
Fundaciones: Bizkaiko Foru Aldundia y Maruriko udala