• 2008
  • MARURI-JATABE
Volver

Ikazkintza 2

 

Azpian, irea edo zaborreri gozo-gozoa ipinten ziran, eta gero zuloa egin eta taketa handi bat sartu. Eta gero, hareek takoak enrollau behar ziran, tronpoi klasera. Eta emoten jakozan beheari bi-edo eta goikoari bat. Jeneralean, 3 ilara ipinten ziran. Dana ondo plegetan zan, takoak alkarren ganean eta taketaren kontra jarrita. Dana akabetan zanean, dana ira edo ota sikuaz tapetan zan. Horren ostean, arpalak egiten ziran atxurragaz; alde batetik lurra eta bestetik bedarra eukien zatiak. Haregaz osterabere dana tapau. Eta gero, haren ganean barriro botaten jakon hautsa, bertan egon dana; hau da, arinagoko ikaztokiaren hautsa. Azkenik, dana sakatu-sakatu egin eta ur apur bategaz bustiten zan ganea eta han ixten zan.

 

Informador: Mari Ugarte

Fundaciones: Bizkaiko Foru Aldundia y Maruriko udala